STIHLeko motozerrarik esklusiboena
Ez da eguneroko gauza bat marka batek ehun urte betetzea. Bere mendeurrena ospatzeko, STIHLek bere historiako motozerra ikusgarrienetariko bat aurkeztu du: MS 500i mendeurreneko edizioa, MS 500i iraultzailearen bertsio mugatu bat zeinak jada ezagutzen genuen errendimendu profesionala eta bildumarako pieza bat bilakatzeko zuzendutako diseinu esklusibo bat uztartzen dituena.
Baina inor ez dadila okertu. Bere estetika beltza ikusgarriarenpean motozerra profesionalak ulertzeko modua aldatu duen makina berbera izkutatzen da: ordu asko lanean iblitzeko, diámetro handiak mozteko eta parekatzeko zailak diren prestakuntzak eskaintzeko diseinaturiko lanabesa.


Injekzio elektronikoa duen munduko lehen motozerra
STIHLek MS 500i-a merkaturatu zuenean, basogintzako sektorean mugarri bat jarri zuen.
Erregaiko injekzio elektronikoarekin ekipaturiko lehen gasolinazko motozerra izan zen, betiko karburagailua kenduz.
Zer suposatzen du honek erabiltzailearentzat?
-
Abio azkarra edozein baldintzapean.
-
Erregaiaren nahasketaren erregulazio automatikoa.
-
Errendimendu gorena bai hotzean eta baita beroan ere.
-
Potentzia iraunkorra altuera edo temperatura kontutan hartu gabe.
-
Kontsumo eta isuri gutxiago STIHL 2-MIX motoreari esker.
Elektronika etengabe aritzen da motorearen parámetro ezberdinak neurtzen eta automatikoki egokitzen du erregaiaren kantitatea beti errendimendu hoberena lortzeko.
Ikusteko azelerazio bat
MS 500i bat erabiltzerako orduan, harridura gehien sortzen duena bere erantzuteko gaitasuna izaten da.
Kateak bere abiadura azkarrena ia bat-batean lortzen du, mozketa oso azkarrak eta zehatzak ahalbidetuz baita egur gogorretan ere.
STIHLek 0tik 100 km/o azelerazio baliokidea 0,25 segundu eskasetan iragartzen du, azeleratzean motoreak erantzuten duen azkartasun biziaren erakusgai den zifra, hain zuzen ere.
Pisu-potentzia erlaziorik hoberena bere mailan
Motozerra potente batek ez du zertan pisutsua izan behar.
6,2 kg-ko gutxi gorabeherako pisu batekin (mozketa-ekiporik gabe) eta 5 kW (6,8 ZP) potentziarekin, MS 500i-ak merkatuko pisu-potentzia erlaziorik hoberenetariko bat eskaintzen du: 1,24 kg/kW.
Guzti hau honetan bilakatzen da:
-
neke gutxiago lanegun luzeetan
-
maniobragarritasun handiagoa
-
mozketen artean azkartasun gehiago
-
mozketa eta adar-kenketa bitartean control hobeagoa
STIHLeko 100 urtetarako pentsatutako edizioa
Mendeurreneko edizioak ez dakartza aldaketa mekanikorik MS 500i arruntarekin alderatuz.
Desberdintasun osoa bere esklusibitatean datza.
Bere elementu aipagarrienen artean hauek ditugu:
-
Akabera osoa kolore beltzan
- urteurreneko oroitzapeneko xehetasunak
-
“100 urte” plaka esklusiboa
-
Zuhaitz baten hazkunde-eraztunetan inspiratutako grafikoak
-
Akabera bereziko osagarriak
-
STIHL Light X ezpata berezia edizio honetarako
-
STIHL Rapid HEXA katea
-
HEXA karraka barne
-
Erakusketa-euskarria
Guzti honek makina hau bai profesionalei eta baita bildumagilentzat zuzendutako edizio mugatu batean bilakatzen du.
Norentzat pentsatua dago?
STIHL MS 500i ez da noizbehinka erabiltzeko motozerra bat.
Honako hauentzat diseinatua dago:
-
Basogintzako profesionalak
-
Egur-uztiapeneko enpresak
-
Zuhaitz-mozketa lan intentsiboak
-
Diametro handiko mozketak
-
Maila altuko basogintzako mantentze-lanak
Bere potentzia, arintasuna eta azelerazioaren arteko konbinazioa lanegun osoan zehar erritmo oso altuan jardutea ahalbidetzen du.
Pena merezi du MS 500i estandarraren aurrean?
Ikuspuntu mekaniko batetik, biak eskaintzen dituzte prestakuntza berberak.
Erabakia, erabileraren araberakoa izango da.
Egunero erabiltzeko lanabes profesional bat soilik bilatzen baduzu, MS 500i estandarra oraindik ere erabateko erreferentiza bat izaten jarraitzen du.
Alabaina, esklusibitatea, diseinua eta basogintza-alorreko markarik garratzitsuenetariko baten mendeurrena ospatzen duen edizio mugatu baten jabe izatea ere baloratzen badituzu, MS 500i Mendeurreneko Ediozioa errepikatzeko zaila izango den aukera bat suposatzen du.


Eziolaza Amalurren aukeratzen laguntzen dizugu
Eziolaza Amalurren, maila honetako motozerra bat izateak inbertsio garrantzitsu bat suposatzen duelaz jabetzen gara.
Horregatik ez ditugu soilik makinak saltzen. Zer motako lanak egiten dituzun entzuten dugu, zein motako egurrak mozten dituzun, urtean zenbat ordu lan egiten dituzun eta zeintzuk diren zure benetako beharrak ere, zuri hobeto egokitzen zaizun modeloa gomendatzeko.
STIHL MS 500i Mendeurreneko Edizioa hurbiletik ezagutu nahi baduzu, edo STIHLeko beste edozein motozerra profesionala ere, gustora aholkatuko dizugu
Zeren motozerra egokiena aukeratzeak ez du soilik errendimendua hobetzen; baita ere segurtasuna areagotu, esfortzua arindu eta lanegun bakoitza eraginkorragoa bilakatzen du.