Olio on bat aukeratzeak zure makinaren bizitza urte askotan luzatu dezake
Motozerra edo motosega bat erosterakoan, arreta potentzian, pisuan edo prezioan jarri ohi dugu. Alabaina, motorraren iraupenean eragin handienetarikoa duen elementua oharkabean pasatzen da sarri: nahasketa prestatzeko erabilitako olioa.

📖 EZIOLAZA AMALUR GIDA
Eziolaza Amalurren talde teknikoak prestaturiko informazioa
🕒 Irakurketa-denbora: 5 minutu
Gida honetan hurrengoa aurkituko duzu:
✔ Zergatik olioa funtsezkoa den bi aldiko motor baterako.
✔ Zer desberdintasun dauden oinarrizko olio baten eta kalitatezko olio baten artean.
✔ Zergatik Eziolaza Amalurren STIHL HP Super gomendatzen dugun.
✔ Nola ekiditu ehunka euro kosta litezkeen matxurak.
Zergatik da olioa hain garratzitsua bi aldiko motorretan?
Motozerra edo motosega batean pentsatzen dugunean, arreta potentzian, pisuan edo erregaiaren kontsumoan jarri ohi dugu. Alabaina, motorraren bizitza erabilgarrian zuzenean eragiten duen eta askotan oharkabean pasatzen den elementu bat badago: nahasketako olioa.
Kotxe batean ez bezala, non olioa motorraren barnean gelditzen den eta aldizka aldatzen den, bi aldiko motorretan olioa gasolinarekin nahasten da eta erabileran zehar erretzen da.
“Olio-tanta bakoitzak motorra babesteko aukera bakar bat dauka.”
Bere helburua pistoia, zilindroa, errodamenduak eta gainerako barne-osagaiak labainaraztea da, temperatura oso altuak jasaten dituen bitartean.
Horregatik kalitatezko olio bat erabiltzea ez da luxu bat: makina zaindu eta haren bizitza erabilgarria luzatzeko modurik onenetariko bat da.

Zer gertatzen da kalitate txarreko oilio bat erabiltzen dugunean?
Lehen begiratuan, bi aldiko motorren olio guztiak antzekoak eman dezakete. Haatik, oinarrizko olio bat eta kalitate hobeagoko beste baten desberdintasuna agerian gelditzen da lan-orduak pasa ahala.
Kalitate baxuko olio batek bere labainarazte-gaitasunaren parte bat galdu dezake motorrak bira altuetan eta temperatura altuetan lanean diharduenean. Gainera, errekuntza zikinagoa sortu ohi du, kedarra eta bestelako metakinen agerpena erraztuz, zeinak, denborarekin, motorraren errendimenduari eragiten bait diote.
Ondorioak ez dira beti egun batetik bestera agertzen. Kasu gehienetan matxura txikiak edo errendimendu-galerak izaten dira, pixkanaka agertzen direnak:
-
Pistoia eta zilindroaren higadura handiagoa.
-
Kedarraren metaketa ihes-hodi eta errekuntza-ganberan.
- Ke gehiago erabileran.
- Abio zailagoak.
-
Potentziaren galera progresiboa.
- Mantentze-lan sarriagoak eta, batzutan, konponketa garestiak.
Horregatik olioa ez da ulertu behar nahasketaren parte sinple bat bezala, baizik eta makinaren zaintza prebentiboaren funtsezko zati bat bezala.
⭐ Zer gogoratu behar duzu
Zentimo batzuren aurrezpena depositu bakoitzeko, denborarekin, ehunka euroko konponketa batean bilakatu daiteke.
Eziolaza Amalurren esan ohi dugu olio merkeena, sarritan, garestiena izaten bukatzen duela.
Gure eskarmentua.
Lorezaintza eta basogintzako makineria saltzen, mantentzen eta konpontzen urte pilo bat eman ondoren, egiaztatuta daukagu motorrarekin zerikusia duten matxuren parte handi bat ekiditu ahal zitezkela kalitate hobeagoko olio bat erabiliz gero eta nahasketa modu onean prestatuz gero.
🛠️ Tailerraren gomendioa
Ez prestatu zentzuzko epe batean erabili behar duzun nahasketa baino gehiago. Gasolinak, denboraren poderioz propietateak galtzen joaten da eta, nahiz eta olioa kalitate onekoa izan, nahasketa zaharkitu batek funtzionamendu-arazoak sortu ditzake eta abioa zaildu.
Zer desberdintasun daude STIHL HP, HP Super eta HP Ultraren artean?
STIHLek badu bi aldiko olio-sorta bat erabilera-behar ezberdinei egokitzeko sortua. Guztiek labainarazte eta motorra babesteko beren funtzioa betetzen dute, baina denek ez dute errendimendu-maila berdina eskaintzen laneko baldintzak gogorragoak bilakatzen direnean.
Olio egokia aukeratzea hainbat faktoren arabera egiten da: makinaren erabileraren maiztasuna, urteko lanorduak, lanean jasango dituen tenperaturak eta motorraren babesarako eskaini nahi dugun maila.
Horregatik, zein erabili erabaki aurretik, bakoitzaren ezaugarriak jakitea komeni da.
STIHL HP
STIHL HP olioa bere makina noizbehinka erabiltzen duten edo lan oso zorrotzak egiten ez dituzten erabiltzaileentzat pentsatua dago.
Labainaratze ona eskaintzen du eta babespen egokia etxeko zereginetarako eta lorezaintzako noizbehinkako lanetarako, aukera fidagarria izanik beren motozerra edo motosegaren erabilera murriztua egiten dutenentzat.
STIHL HP Super
STIHL HP Superrak irudikatzen du, gure ustetan, babespen, motorraren garbiketa eta erabilera-kostuaren arteko oreka.
Bere formulazio erdisintetikoak errekuntza garbiagoa eragiten du, kedarraren sortzea ekiditzen laguntzen du eta labainaratze-gaitasun bikaina mantentzen du baita motorrak denboraldi luzetan edo bira handietan lan egiten duenean ere.
Horregatik guztiagatik, Eziolaza Amalurren normalki gure bezero gehienei gomendatzen diegun olioa da, bai partikular zorrotzei eta baita sarritan bere makinak erabiltzen dituzten profesionalei ere.
Bere prestazio, babespen, eta prezioaren arteko erlazioak, gainditzeko oso latza den aukera batean bihurtzen du.
STIHL HP Ultra
STIHL HP Ultra, erabilpen profesional intentsibo baterako babespen maila handienaren bila dabiltzanentzat bideratuta dago.
Olio guztiz sintetiko bat da, egunean ordu asko eta baldintza oso gogorretan aritzen diren makinentzat bereziki egokia.
Bere labainarazte-gaitasun handiak eta errekuntza izugarri garbiak kedarreko metaketak txikiagotzen eta lanegun luzeetan zehar motorra baldintza hoberenetan mantentzen laguntzen dute.
⭐ Zer gogoratu behar duzu
STIHL olio guztiek motorra babesten dute, baina lanaren exijentzia igo ahala, garrantzi handiagoa hartzen du erabilitako olioaren kalitateak..
🛠️Tailerraren gomendioa
Eziolaza Amalurren STIHL HP Super gomendatzen dugu babespen, motorraren garbiketa eta erabilera-kostuaren arteko oreka bikaina eskaintzen duelako. Gure bezeroen gehiengoaren erabilera-motari hobekien egokitzen zaion aukera da eta guk normalki erabiltzen duguna gure makinak prest uzteko tailerretik irtetzen direnean.
| Ezaugarria | HP | HP Super | HP Ultra |
|---|---|---|---|
| Olio-mota | Minerala | Erdisintetikoa | Sintetikoa |
| Gomendatutako erabilera | Noizbehinkakoa | Ohikoa eta gogorra | Profesional gogorra |
| Motorraren garbiketa | Ona | Oso ona | Bikaina |
| Babesa higaduraren aurrean | Ona | Oso ona | Bikaina |
| Eziolaza Amalurren gomendioa | 👍 | ⭐Gure gomendioa | Erabilera oso gogorrentzat |