Ureztapen-sistema berritzaileak
Ezagutu ureztapen-irtenbide eraginkorrak
Ura odasun urria izaki, bere kudeaketak arazo gero eta konplexuagoak dakartza nekazaritza eta ingurunerako. Eziolaza Amalurren uraren kudeaketa eraginkor batekin konpromezua hartua dugu, gure bezeroentzat uraren erabilera optimizatu eta beren laborantzaren emankortasuna hobetzen dituzten hainbat ureztapen-sistemak eskuragai jarriz.

Gure ureztapen-sistemak
Neurrira eginiko ureztapen-instalakuntzen diseinuak burutzen ditugu eta makineria, ekipo eta materialen katalogo zabal bat eskaintzen dugu gure bezeroen beharrei erantzuteko: Eguzki, elektriko eta gasolinazko ureztapenerako ponpak; pilen bidezko, haririk gabeko eta mekanikoak diren ureztapen-programagailuak; polietilenoko hodia, tantakako ureztapenerako tutuak, zinta exudatzailea eta loturetarako piezak; mahuka malguak eta akopleak; aspertsore eta difusoreak; txorrotak eta ixteko giltzak… Ureztapenetan behar duzun guztia Eziolaza Amalurren aurkituko duzu.

Aspertsio bidezko ureztapena
RAINBIRD aspertsoreak eta VYR sektorialak eta zirkularrak saltzen ditugu, esparru hadietarako ezin hobeak. Sistema honek ura era uniformean banatzen du, euri naturala balitz bezala.

Tantakako ureztapena
Labore espezifikoetarako bikaina, metodo honek uraren xahuketa gutxitzen du, ureztapena sustraiera zuzenean aplikatzen baitu.

Exudazioko ureztapena
Sistema hau lorategi eta baratzetarako egokia da, hodi porotsuen bidez ura modu etengabean askatzen baitu.

Neurrira eginiko ureztapenen diseinua
Zure lursaileraren behar espezifikoetara egokitutako ureztapen-sistemen diseinuko zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Armiarmen bidezko ureztapena.

Deribazio bikoitzera konektaturiko programagailua.
Eskuragai ditugun ureztapeneko materialeak

Iraunkortasun luzeko mahukak
Baldintza klimatiko gogorrenak jasateko diseinaturiko mahuka bihurgaitzak, ur-jario iraunkorra bermatuz.

Konektore eta osagarriak
Zure ureztapen-sistemaren instalazioa eta mantentze-lanak errazten dituzten konektore eta osagarriak.

Ur-ponpa eraginkorrak
Babestu ezazu zure ureztapen-sistema gure ur-iragazkiekin, zeinak ezpurutasunak deuseztatu eta ekipoaren bizitza baliagarria luzatzen baitute.












