Bitartekaririk gabeko alokairua, orain WhatsApp-en ere

Alokairuaren baldintzak

Zerbitzuaren ezaugarriak

Gutxienezko iraupena

Alokairuaren gutxienezko iraupena egun 1ekoa da, 8 orduko lanaldia aurreikusiz eta iraupen gutxiko proiektuetarako malgutasuna eta egokitasuna ziurtatuz.

Iraupen luzeagoetarako edo profesionala bazara, beherapenak eskaintzen ditugu.

Fidantza

Kreditu txartelaren bidezko fidantza ez da bezeroaren kontutik ateratzen. Bere bankuko kontuan bertan atxikituta gelditzen da konponketa eskatzen duten kalteak gertatuko balira eta, horrelakorik gertatu ezean, atxikitutako kantitatea desblokeatzen da bezeroaren eskura berriro jarriz.

Garraioa

Ibilgailurik ez baduzu, EZIOLAZA AMALURrek garraio-zerbitzua eskaintzen dizu 4.00 €-ko tarifan (BEZa barne. Kilometroak furgoneta kargatuta dagoela kontatzen dira) Arabako lurralde osorako

Erregaia

BI ALDIKO MOTORRA duten makinak derrigorrez MOTOMIX, STIHLeko erregaiarekin alokatzen dira. Modelo hauek tanga beteta eta 5 litroko txanbil batekin entregatzen dira. Alokairua amaitzean erabili ez den erregai-kopuruari dagokion zenbateko proportzionala itzuliko da.

Alokatzeko prozesua

1

Erreserba erraza

Denboraz planifikatu eta aldez aurretik erreserbatu zure makina prest eta erabiltzeko gai edukitzeko.

2

Entrega ordutsua

Garraioa kontratatzen baduzu, esaiguzu ze ordutan eta non nahi duzun zure makina, eta entrega-hitzordua adostuko dugu.

3

Itzultze bakuna

Zeuk erabakitzen duzu itzultze-ordutegia zure lehentasun edo lan-ordutegiaren arabera. Ez dugu eguerdian ixten.

Erabilgarri Dugun Makineria

Gure alokairurako sorta

Motoaitzurrak

Hiru motatako motoaitzurrak zure lursaila zeinahi tamainakoa izanda ere era eraginkor eta azkarran lantzeko.

Soropil-mozteko traktoreak

Hiru motatako soropil-mozteko traktoreak. Belarra jasotzeko otarra edo mulching-eko kita dutenak.

Soropil-moztekoak

Profesionalentzako errendimendu handiko soropil-moztekoak eta makina arinagoak etxeko erabilerarako.

Motosegak

STIHLeko gasolina-nahasketazko edo bateriazko motosegak, hari edo hortzarekin. Zeuk erabaki zure beharren arabera.

Haizagailuak

Hosto eta hondakinen garbiketarako haizagailu potenteak, erabilera erraza eta eraginkorrarako diseinatuak.

Eskarifikadoreak

Zure soropilaren osasuna hobetu gure eskarifikadoreekin, zeintzuk egurastu eta zorua suspertzen baitute.

Heskai-moztekoak

Lortu mozketa zehatz eta profesionalak zure heskaietan gure kalitate handiko heskai-moztekoekin.

Motozerrak

Bai bateriazkoak eta baita gasolinazkoak ere. STIHLeko motozerra modernoenak zure eskura.

Inausketarako guraizeak

Bateriazko guraizeak 45mm-rainoko lodierako adarrak erraz asko mozteko.

Denetarik

Ur-garbigailuak, bateriak, zulagailuak, barrenak…

Sistema konbinatua

Motor bakar bat baso, baratz edo lorategirako lanabes-sorta baterako.

favicon-eziolaza
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile moduan zuri ahalik eta esperientzia hoberena eskaini ahal izateko. Cookie-en informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hurrengo funtzioak eta antzekoak betetzen ditu, hots, zu ezagutzea gure webgunean berriz zatozenean edo webguneaen zein arlo aurkitzen dituzun interesgarriago eta erabilgarriagoak gure taldeari ulertzen laguntzea.