Gure lorezaintzako zerbitzuak

Makineriaren salmenta

Lorezaintzarako edozein motatako makineriaren salmentara dedikatzen gara, batez ere STIHL markakoa, baina baita ere merkatuko beste marka garratzitsuekin lan egiten dugu, adibidez TORO, BAHCO…

Tailerra

Tailer propioa daukagu eta lan egiten dugun marka guztien zerbitzu teknikoa eskaintzen dugu.

Alokairua

Zure beharra noizbehinkakoa bada edo alokairuaren zerga eta ekonomi-abantailak bilatzen dituen enpresa bat bazara, edozein motatako makineriako katalogo zabal bat eskaintzen dugu.

Soropil-mozteko errobotak

Zure lorategirako STIHL eta SEGWAYeko soropil-mozteko erroboten instalatzaile adituak gara. Kontaiguzu zure kasua eta zure errobotaren aukeraketa eta instalazioaren prozesu guztian zehar lagunduko zaitugu.

Lanabesak

Aitzur eta jorraiak, landagailuak, eskuareak, sardeak, laiak, inausketarako guraizeak, heskai-mozteko guraizeak, igitaiak, inauskaiak, aihotzak… zure lorategia mantentzeko behar ditzakezun lanabes guztiak.

NBEak

Norbera Babesteko Ekipamendua: kaskoak, betaurrekoak, belarri-babesak, fitosanitarioentzako maskarak, ebaketen aurkako jaka eta prakak, zango-babesgarriak, botak…

Produktu gailenak

STIHL RMA 235 bateriazko soropil-moztekoa

100 m²-rainoko lorategi txiki eta ertainentzako aproposa.

150,00 €

STIHL FS 261 C motosega

Hariko buru, 3 puntako belar-mozteko hortz eta arnes bikoitzarekin ekipatua. Birrintzeko hortzarako gai.

799,00 €

STIHL SEA 20 bateriazko xurgagailua

Xurgagailu trinkoa, ezinhobea ibilgailu, kanpin, hazkuntza-mahai, negutegi eta txoko txikietako hondarrak xurgatzeko.

139,00 €

FISKARS inausteko guraizea

Bypass sistemako inausteko guraizea, 2,5 zm-rainoko ebaketa.

39,85 €

FISKARS 15 m-ko ureztapen-mahukako kita

Gogorra eta malgua, lorategi txiki, kanpin, terraza, eta abarrentzako.

28,25 €

STIHL RCA 20 ur-garbigailuko kit osoa

Etxeko erabilerako bateriazko ur-garbigailu trinkoa eta arina. Etxean nahiz lorategian edozein motatako garbiketa-lanetarako.

229,00 €

Hauek dira gure lorezaintzako markak

favicon-eziolaza
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaile moduan zuri ahalik eta esperientzia hoberena eskaini ahal izateko. Cookie-en informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hurrengo funtzioak eta antzekoak betetzen ditu, hots, zu ezagutzea gure webgunean berriz zatozenean edo webguneaen zein arlo aurkitzen dituzun interesgarriago eta erabilgarriagoak gure taldeari ulertzen laguntzea.