NORTZUK GARA EZIOLAZA AMALURREN

HASTAPENAK

TALLERES ECIOLAZA, egun EZIOLAZA AMALUR SL, bere lehen pausuak 1959 urtean eman zituen Vitoria-Gasteizko Alde Zahar ospetsuan.

JESÚS ECIOLAZA GURÉNDEZek sortua, hasieran STIHL motozerra eta PIVA motokultoreen salmenta eta konponketan aritu zen, gaur egun arte oraindik landu izan ditugun markak, alegia.

1991ean izan zen gure instalazioak Logroño kaleko 12. zenbakira eraman genituela, non gure bulego, makineriaren erakustoki eta tailerra dauzkagun. Hau da, GURE DENDA.

Ezagutu ezazu zuzenean eskeintzen dizugun produktu eta zerbitzuen sorta zabala. Gure giza-taldea eta teknikoek zure beharrak artatuko dituzte tratu profesional eta pertsonalizatu batekin.

ZER EGITEN DUGU

Eziolaza Amalurren partikularrei, profesionalei, nekazariei, lorezainei eta enpresei benetan behar duten makineria aurkitzen laguntzen diegu. STIHL eta merkatuko marka nagusien banatzaile ofizialak gara, eta alor hauetan espezializatuak gara:

  • Nekazal makineria.
  • Basogintzako makineria.
  • Lorezaintza.
  • Soropil-mozteko errobotak.
  • Ureztapen-sistemak.
  • Makineriaren alokairua.
  • Zerbitzu tekniko propioa.
  • Ordezko piezak eta osagarriak.

TALDEA

Gure arduren artean familia-enpresaren baloreekin jarraitzea dago, gauden lekuraino ekarri gaituztenak, alegia. Horregatik enpresa honen giza-baliabideei balio handia ematen jarraitzen dugu, funtsezko gaia izanik, gure jarduera nagusia bezeroari kalitatezko arreta bat ematean bait datza, helburu hori lortzen dugularik gure plantilla osatzen duen giza-taldearen euskarri aparta dela medio.

ABUZTUKO ORDUTEGIA

ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 09:00retatik 14:00ak arte

LARUNBATETAN: ITXITA

KONTAKTUA

Telefonoa

945 257 255

Posta elektronikoa

Helbidea

Logroño kalea, 12. 01002 Vitoria-Gasteiz (ARABA)

NON GAUDE

favicon-eziolaza
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.