Zerbitzuak

EZIOLAZA AMALUR enpresan saldu eta konpontzen ditugu nekazaritzako eta basogintzako makineria, lorezaintza eta ureztapen sistemak. Merkatuko markarik onenekin egiten dugu lan, konponketa zerbitzurik onena dugu eta horretarako gure lantegia dugu.

KALITATE BERMEA: Konpromisoa eta merkatuko markarik onenen produktu gama handia eskaintzen dizugu.

AHOLKULARITZA: Esperientziak ahalbideratzen digu norberaren neurriko aholkuak eskaintzea bezeroei.

SALDU OSTEKO ZERBITZUA: Ordezko piezen eta erreminten stock handia dugu, baita teknikaririk onenak eta gaituenak ere, horiek direla eta, saldu osteko zerbitzurik onena eskaini ahal dizugu.

Ureztapen automatikoa eta tantakakoa

Neurrira eginiko ureztapen automatiko eta tantakakoen proiektuak burutzen ditugu. Ekarriguzu zure baratze edo lorategiaren plano bat eta aurrekontu bat egingo dizugu; konpromezurik gabe.

STIHL eta Viking-eko GIDALIBURUAK

STIHL edo VIKING-eko produkturen baten gidaliburua behar al duzu? Zuzenean jaisteko aukera ematen dizugu dohan.

FORMAKUNTZA ETA ERAKUSTALDIAK

Gure bezero guztiei eskaintzen dizkiegu lorazaintzako makineriaren produktuei buruzko formazio ikastaroak eta erakustaldiak, beti ere formatzailerik onenak irakasle:

- Makineriaren erabilerari, arriskuei aurre egiteko moduei eta mantentze lanei buruzko formazio ikastaroa.

- Ureztatze lanetako profesionalentzako formazio ikastaro oinarrizkoa eta aurreratua. Produktuak erakutsi eta aurkeztuko dizkizugu bertatik bertara.

 

ZERBITZU TEKNIKOA

RECOGIDA_0.gif

Etxean jaso eta etxera eramateko zerbitzua

Zerbitzu merke honi esker, jarraitu ahal izango duzu lanean joan eta etorrietan denbora galdu gabe.

ALQUILERES_0.gif

Makineria alokairua (LASTER)

Zure makina konpontzen dugun bitartean, errentan eskaintzen dizuegu ordezko bat.

REPARACIONES_0.gif

Konponketa bermea

Izan ere, langilerik onenak eta marka handien banatzaile ofizialak gara: STIHL, VIKING, KAWASAKI eta BRIGG & STRATTON

RECAMBIOS_0.gif

Ordezko piezen zerbitzua

Makinarako ordezko pieza behar izanez gero, ez kezkatu, Eziolazan behar duzun guztia daukagu.