EZIOLAZA

Lanean emandako 50 urteotako esperientzia oinarri, Eziolazan egunez egun ahalegintzen gara bezero pribatu zein profesionalei aholkularitzarik onena ematen, konfiantza eta gogokidetasuna eskainiz zerbitzu espezializatua eta norberaren neurrikoa lortzeko. 

Hasiera batean Gasteizko hirigune historikoan kokaturik, Eziolaza aitzindaria izan zen arloan, eta 50 urte beranduago, erreferentziazko enpresa bilakatu da nekazaritzako eta basogintzako makinaria, lorezaintza eta ureztatze sistemen salmentan eta konpontze-lanetan. Gure interesen artean familia enpresa izateak dakartzan baloreei eusten jarraitzea da; izan ere, horrexek eraman gaitu gauden lekuraino. Horrexegatik, garrantzi handia ematen diegu enpresa honen giza baliabideei, funtsa direlako bezeroei kalitatezko zerbitzua emateko eta hori ezinezkoa izango litzateke gure langileei esker ez balitz.

11529062735_63ccb80af4_m.jpg

GARAPENA

Pasa dira 50 urte baino gehiago lanean hasi ginenetik eta milaka bezerok bermatzen dute gure lana. Harro gaude gure ibilbide profesionalaz; izan ere, egunez egun ilusio handia jartzen dugu eta ahalegintzen gara gure arloko zerbitzu profesionalik onena eskaintzen.

Ikusi bideoak

NORANTZ GOAZ?

Guretzat funtsezkoa da begi-bistatik ez galtzea honaino ekarri gaituzten arrazoiak. Jarraitzen dugu familia enpresa izaten, eta horrexegatik, enpresa honen giza baliabideak oinarrizkoak dira; izan ere, gure helburua ez da fakturazioa handitzea era esponentzialean, baizik eta bezeroei kalitatezko zerbitzua ematea, eta hori ezinezkoa izango litzateke gure enpresa osatzen duten langile guztien laguntza eta lana ez baleude.

gu-geu(txiki).jpg